Udaletxeko sarreran entregatu daitezke umeen danborradako jantziak

Andoni Elduaien 2025ko api. 30a, 14:42

Karrozan atera ziren haurrak, joan den zapatuan. (Mailo Oiarzabal)

Udaletxe sarreran egokitu dute arropak entregatu ahal izateko kutxa edo otarre bat. Euriari ihesi aritu ziren haurrak joan den zapatuan kalean.

Haurren danborradan erabilitako jantziak udaletxeko sarreran entregatu daitezke gaurtik. Umeek joan den larunbatean egin zuten danborrada. Euriari ihesi ospatu zuten danbor festa, eta azkenean, kaleko umeletik aterpeko burrunbara pasatu zen jaia, danborrada Gurea frontoian amaitu baitzuten.

Aurtengo hitzordua joanda, orduan jantzitako arropak udaletxera bueltatzeko eskatu du Tata danborrada elkarteak. Hain justu, udaletxe sarreran egokitu dute horretarako kaxa edo otarre bat, eta jantziak poltsa batean sartuta entregatu beharko dira, haurraren izen-abizenak eta kontakturako telefono zenbaki bat zehaztuta.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide