Azken asteetan askotariko gaiak landu eta gero, musikak emango die jarraipena Udaberriko Bebarruko Jardunei Mataidexen, eta bihar IbonRG-ren eta Garazi Navasen emanaldiarekin gozatzeko aukera izango dute entzuleek. Hasiera batean, Les Conches Velasques taldea ere Matadeixen izatekoa zen, baina taldekide bat gaixotu dela eta, bertan behera gelditu da haien emanaldia. 20:00etan hasiko da gaurko zuzenekoa.
IbonRG eta Garazi Navasen lanak Bernat Etxepare poeta baxenafarraren Linguae Vasconum Primitiae liburua du oinarri. Izan ere, IbonRG musikari sestaotarrak euskararen lehenengo liburu hartako olerki guztiei musika eta ahotsa eman die, Iaquin vahu izeneko disko-liburuan. Ahotsa da IbonRGren lanaren ardatza, baina hainbat kolaboratzaile izan ditu, hala nola Itxaro Borda, Mursego eta Verde Pratorena. Lana aurkezterakoan, gainera, abeslariak Garazi Navas akordeoi-jotzailea du lagun, eta biak izango dira bihar Matadeixen ere. Kantuetan, musika garaikidea, ahots hutseko kantua, folk, free impro eta kantu lirikoa uztartzen dituzte..