Maiatzeko lehenengo igandearekin iritsiko da, ohi den moduan, Kakuetako Eguna, eta beraz, mendizaleek hitzordu berezia izango dute etzidamu Izarraizko tontor horretan eta hango txabolan. Anaitasuna mendi bazkunaren eskutik, herritarrek salda hartzeko eta hamaiketakoa egiteko aukera izango dute 10:00etatik 13:00etara artean bordan, musikaz lagunduta.
Horrez gain, Kakuetara talde giroan joan nahi duenarentzat beste hitzordu bat ere prestatu du mendi elkarteak: 08:30ean Balda plazan elkartuko dira, eta mendira elkarrekin joateko aukera izango dute bertaratzen direnek.