Ume bakoitza bakarra da. Talentu, gustu eta erritmo desberdinak ditu, eta, beraz, ikasketa prozesuak ezin du guztientzat berdina izan. Hori da, hain zuzen, Kids&Us-en egiten dutena: haur bakoitzaren beharretara egokitutako ingelesa irakatsi.
Nerabeen aurrez aurreko klaseak osatzeko eta ikasgelatik kanpo ingelesarekiko esposizioa handitzeko helburuarekin, My Way garatu dute. Teknologiaren erabilerak ikaskuntza egokituagoa eskaintzea ahalbidetzen du, izan ere, My Way-ek ikasle bakoitzaren aurrerapena aztertzen du eta beren ahulguneak sendotzeko eta indarguneak garatzeko jarduera espezifikoak proposatzen dizkie.
60 onenen artean
Azken urteetako berrikuntzei esker, Kids&Us Azpeitiak sekulako jauzia eman du. Horren erakusgarri, mundu osoko 643 zentroren artean, 60 onenen artean sailkatu dute bigarren urtez jarraian. “Ikaragarria da hori! Eta bereziena da Azpeitian dugun txoko txikitik lortu dugula”, adierazi du zentroko arduradunak. Lorpen horri esker, Top Performers Kids&Us 2024 saiora joateko gonbidapena jaso zuen zentroak. Horrez gain, Bolonian (Italia) ospatu zen Urteko Konbentzioan, K Social Media Awards sariak banatu zituzten bertan eta Kids&Us Azpeitiak epaimahaiaren sari berezia lortu zuen.
Gainera, ikasleen emaitzek berretsi egiten dute bide zuzenean doazela. Martxoan, Oxford Test of English azterketa ofiziala egin zuten ikasle guztiek arrakastaz gainditu zuten, eta gehienek beren adinari dagokiona baino maila handiagoa lortu zuten.
Matrikulazioa
2025-2026 ikasturterako matrikula egiteko epea zabaldu du Kids&Us zentroak. Hala, 1 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteentzat da eta izen-ematea oso erraza da: deitu edo bidali WhatsApp mezua 717 77 45 67 zenbakira edo idatzi azpeitia@kidsandus.es helbidera. Era berean, maiatzaren 24an, larunbatean, erakustaldi-klaseak egingo dira 2024 eta 2019 urteen artean jaiotako haurrentzat. Saio horietan, haur txikienek Kids&Us esperientziaz gozatzeko aukera izango dute, eta gurasoek beren begiekin ikusiko dute zer-nolako ikaskuntza-metodologia eskaintzen duen zentroak. Parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik lekua erreserbatzea hemen.