Herrixenek bidaia bat zozkatuko du erosketak sei saltoki desberdinetan egiten dituzten herritarren artean

Andoni Elduaien

Hainbat herritar Kale Nagusian zehar. (Andoni Elduaien)

Maiatzaren 18ra arte izango dute herritarrek sei saltoki desberdinetan zigilu bana lortzeko aukera. "Bidaia eder bat" zozkatuko du herriko merkatari elkarteak.

Azkoitiko Herrixen merkatari elkarteak Ginkana jolasa jarri du abian. Maiatzaren 18ra arte Herrixen elkarteko saltokietan erosketak egin eta sei zigilu desberdin lortzen dituzten herritarrek bidaia baten zozketan parte hartzeko aukera lortuko dute. Sei zigilu lortu beharko dituzte erosleek, baina zigilu bakoitza denda desberdin batean egin beharko da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide