Gurutze Santuaren eguneko meza egingo dute zapatuan Santa Kutz komentuan

Andoni Elduaien

Santa Kutz komentua.

11:00etan egingo dute eguneko meza nagusia brigiden kongregazioko monasterioan. Elizkizunaren ondoren, mokadutxoa eskainiko dute. Ostiralean, berriz, otoiz isila hasiko dute parrokian.

Datorren zapatuan, maiatzak 3, meza egingo dute Santa Kutz komentuan. Santa Kutz komentuan bizi diren brigiden kongregazioko ahizpek ospatuko dute meza, Gurutze Santuaren eguna tarteko. 11:00etan hasiko da elizkizuna, komentuko kaperan, eta brigiden komunitatea gertutik ezagutu nahi duten pertsona guztiak gonbidatu dituzte mezara. Elizkizunaren ondoren, brigida ahizpek mokadutxoa eskainiko dute.

Aste Santuko eta Pazko Asteko etenaldiaren ondoren, etzi, ostirala, Azkoitiko Parrokiak otoitz isilari hasiko du. 19:00etan hasiko da elizkizuna Andre Mariaren Jasokundeko parroki elizan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide