Plaza Ondo jubilatuen elkarteak gaur, asteartea, zabaldu du maiatzaren 22an Oriora eta Aginagara egingo duen irteerarako izen-emate epea. Maiatzaren 22an, ostegunez, egingo dute herriko jubilatuek irteera, eta plangintza osatuta du jubilatuen elkarteak.
Hain justu, 10:00etan aterako dira Azkoititik autobusez, Aizkibel liburutegiaren alboko geraleku paretik, eta, 12:00etan, meza izango dute Orioko parrokian. Ondoren, Aginagara joango dira sagardotegian bazkaltzeko.
Irteeran parte hartzeko 40 euro ordaindu beharko dute bai bazkideek, bai bazkide ez direnek. Plaza Ondo elkartearen bulegoan eman beharko da izena maiatzaren 20ra bitartean.