Altzariak berrituko dituztelako, itxi egingo dute bihar Aizkibel liburutegiko beheko solairua

Andoni Elduaien

Aizkibel liburutegiko beheko solairua. (Udala)

Eraikinaren beheko guneko altzariak berrituko dituzte, eta horregatik, eremu hori ez da erabilgarri egongo herritarrentzat. Eraikinaren gainerako solairuak normaltasunez irekiko dituzte.

Aizkibel liburutegiko beheko solairua itxi egingo dute bihar. Udalak jakinarazi duenez, liburutegiaren beheko guneko altzariak berrituko dituzte egunotan, eta hori horrela, eremu hori ez da erabilgarri egongo herritarrentzat altzariak berritu bitartean.

Erakundeak ez du argitu gune horren itxiera noiz artekoa izango den, baina azaldu du eraikinaren gainerako solairuak zabalik mantenduko dituztela, eta beraz, normaltasunez funtzionatuko duela guneak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide