Furgobaratza zerbitzuak tomate landareak osasuntsu edukitzeko kontutan eduki beharrekoak azalduko ditu gaur, astelehena, Altamirako Baratze Parkean. 18:00etatik 19:30era bitartean eskainiko dute gaur tailerra han, eta besteak beste, tomate landareak landatzerakoan hartu beharreko distantzia onena zein den, landareen zaintza nolakoa den eta tratamendu egokiak zein diren azalduko dute bertan.
Halaber, Furgobaratza zerbitzukoek jakinarazi dute arratsaldeko ikastaroan parte hartzen dutenen artean tomate landareak oparituko dituztela.