CMO esku pilotako kluben arteko ligaren final laurdenak jokatuko ditu Oteiza pilota elkarteak, herenegun Gurea pilotalekuan jokatutako final zortzirenetako kanporaketan Barañaingo (Nafarroa) Lagunak klubeko ordezkariei 2-1 irabazi ondoren.
Joko edo setetan lehiatzen dira, binaka, pilotariak txapelketa horretan, eta hiru partida jokatzen dituzte –kadete mailakoa, jubenilena eta seniorrena– . Ostiralean, kadete eta jubenil mailako neurketak irabazi zituzten Azkoitiko pilotariek.
Hauek izan ziren emaitzak:
Kadeteak
- Etxaniz-Segurola vs Antimasmeres- Bengoetxea: 10-4, 6-10 eta 5-2 (2-1)
Jubenilak
- Arregi-Bastida vs Zugasti-Gomez: 10-1 eta 10-2 (2-0)
Seniorrak
- Aranbarri-Juaristi vs Arribillaga-De la Torre: 9-10, 10-9 eta 5-5 (1-2)