Atzoz geroztik argirik gabe Elkargunean. Hango langileek Gukari adierazi diotenez, ez dakite zerk eragin duen arazoa, eta gutxienez asteartera arte argirik gabe jarraituko dute, orduan joango direlako teknikoak egoera ikuskatzera. Argirik ez dagoen arren, irekita daude hango azpiegiturak, baina Aste Santua dela eta, ezohiko ordutegia du egunotan: asteartera bitartean, 09:00etatik 14:00etara izango da zabalik.
Joan zen hilean ere egoera bertsuan egon ziren Elkargunean. Argiak kontrolatzeko gailua matxuratu egin zen, eta hainbat egunez argirik gabe egon ziren.