Saharar herriarekin duten lankidetzaz bilkura egin dute egunotan han izan diren ordezkari politikoek

Maria Maya Manterola 2025ko api. 21a, 09:00

Bilkurako irudi bat. (Peio Romatet)

Jira Bulahi Auserd wilayako gobernadorearekin elkartu ziren joan den ostegunean, lankidetzaren inguruan aritzeko. Hitz egindakoak aztertuko dituzte orain.

Darahli elkartearekin bidaian parte hartu dute Azkoitiko, Zumaiako eta Zestoako instituzioetako ordezkariek. Dagoeneko itzuli dira Euskal Herrira, eta hango agintariekin hitz egindakoak aztertuko dituzte orain. 

Izan ere, joan den ostegunean Auserd wilayako Jira Bulahi gobernadorearekin elkartu ziren, lankidetzaz hitz egiteko. Zug herriak Zumaiarekin duen senidetzea eta beste zenbait puntu aztertu zituzten bilkuran.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide