Zarautzen egiten duten Garagardo Azoka dela eta, Lurraldebusek gaueko autobus zerbitzu berezia prestatu du beste urte batez Azkoitia eta Zarautz artean. Ostegunean, ostiralean eta larunbatean –apirilaren 17a, 18a eta 19a– izango dira joan-etorriak, eta Azkoitian eta Zarautzen ez ezik, autobusak Azpeitian, Aizarnazabalen eta Zestoan egingo ditu geldialdiak.
Azkoititik 00:00etan, 02:00etan eta 04:00retan abiatuko dira autobusak, eta Zarauztik, berriz, 01:00etan, 03:00etan eta 05:00etan itzuliko dira.
Beheko irudian ikus daiteke autobusek zer ordutan egingo dituzten geldialdiak herri bakoitzean: