Hiru film eskainiko dituzte datozen egunetan Baztartxon

Ane Olaizola 2025ko api. 16a, 09:25

'Misericorde' filmaren irudi bat.

Zapatutik asteartera bitartean, La huella del mal, Diplodocus eta Misericorde filmak ikusteko aukera izango da.

La huella del mal, Diplodocus eta Misericorde filmak ikusteko aukera izango da datozen egunetan Baztartxo aretoan. Larunbatetik asteartera bitartean izango dira emanaldiak.

La huella del mal larunbatean, igandean eta astelehenean ikusi ahal izango da; aurreneko bi egunetan 19:30ean, eta astelehenean —ikuslearen eguna—, 20:00etan.

Umeei zuzendutako Diplodocus filma, bestalde, igandean 17:00etan eskainiko dute, eta asteartean, hilaren 22an, zineforum saioa egingo dute Misericorde filmarekin.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide