Plaza Ondo elkarteak bulegoa itxiko du Aste Santuko egunetan

Ane Olaizola 2025ko api. 15a, 09:48

Plaza Ondoren bulegoak.

Bihartik hilaren 28ra bitartean bulegoa itxita izango du elkarteak, oporrengatik. Bestalde, Kantabriara egingo duen irteerarako leku guztiak bete direla jakinarazi du hark.

Plaza Ondo jubilatuen elkarteak itxi egingo du Kultur Etxeko hirugarren solairuan duen bulegoa datozen egunetan, Aste Santuko oporrengatik. Hain zuzen, bihartik hilaren 28ra bitartean ez du zerbitzurik eskainiko elkarteak.

Horrez gain, Plaza Ondok jakinarazi du hilaren 24an, ostegunez, Kantabriara (Espainia) egingo duen irteerarako leku guztiak bete direla. Egun horretan, Torrelavega eta Islares bisitatuko dituzte jubilatuek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide