Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako txapeldunorde da Epelde

Ane Olaizola

Inda eta Epelde, ostiralean, finala jokatu ostean. (GEPF)

Lehen mailako finala jokatu zuen Oteiza pilota elkarteko palistak ostiralean, eta 25-23 galdu zuen Errepala taldeko Iban Indaren aurka.

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren finala jokatu zuen Oteiza pilota elkarteko Iker Epeldek ostiral arratsaldean, baina azkoitiarrak ezin izan zuen kantxan arerio zuen Iban Inda mendean hartu. Errepala taldeko palista 25-23 nagusitu zitzaion Epelderi, eta horrenbestez, hark jantzi zuen lehen mailako txapela. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide