Anaitasunak maiatzaren 17-18rako antolatu du Pirionioetara irteera

Ane Olaizola 2025ko api. 14a, 11:33

Agüerri mendia. (Travesia)

Martxoan bertan behera utzi zuen taldeak irteera, eguraldiagatik, eta orduan egitekoak ziren ibilaldiak gauzatuko dituzte maiatzean. Hilaren 28an zabalduko dute izen-ematea.

Anaitasuna mendi bazkunak berriz antolatu du Pirinioetara irteera, joan zen hilean egitekoa zirena eguraldiaren ondorioz bertan behera utzi ondoren. Oraingo honetan, maiatzaren 17-18 asteburuan egingo dute mendi irteera, eta interesa dutenek hilaren 28tik maiatzaren 9ra artean izango dute izena emateko aukera.

Martxoan egitekoak ziren bi ibilaldiak egingo dituzte maiatzeko irteeran: larunbatean, Castillo de Acher (2.364 metro) mendira igoko dira 13 kilometro eginez, eta hurrengo egunean, 14 kilometroko beste ibilaldi bat egingo dute Agüerri (2.249 metro) tontorrera.

Irteeran parte hartzeko beharrezkoa da mendian federatuta egotea. Bazkideek 60 euro ordainduko dute, eta gainontzekoek, 70 euro. Prezio horretan, autoan egingo duten joan-etorria, ostatua eta gosaria izango dituzte. Izena ETK informatika zerbitzuetan eman beharko da.

Irteeraren inguruko zalantzak argitzea edota informazio gehiago nahi dutenek, anaitasunamb@gmail.com helbidera idatz dezakete.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide