Imanol Alesonek irabazi du Ibai-Ondo Backyard kirol erronka

Ihintza Elustondo 2025ko api. 14a, 09:20

Formatu berezian egin dute kirol proba Usurbilgo Santuenea auzoan. 6,7 kilometroko ibilbidea osatu behar izan dute partaideek 60 minutuko denboran; bakoitzak ahal adina aldiz gauzatu du ibilbidea, eta hari itzuli gehien eman dizkiona izan da irabazlea. 41 aldiz osatu du ibilbidea azkoitiarrak.

Ibai-Ondo Backyard izeneko proba jokatu dute asteburuan lehen aldiz, Usurbilgo (Gipuzkoa) Santuenea auzoan. Formatu berezian egin dute kirol proba: larunbatean 08:00etan abiatuta, 6,7 kilometroko ibilbidea osatu behar izan dute partaideek 60 minutuko denboran; bakoitzak ahal adina aldiz gauzatu du ibilbidea, eta hari itzuli gehien eman dizkiona izan da irabazlea. Erronka berrian, ez dute neurtu lasterkariek ibilbidea zenbat denboran egin duten; baizik eta egin beharrekoa izan da 60 minutu baino lehen orduero aipatu ibilbidea osatzea. Itzuli gehien emandakoak irabazi du. Kasu honetan, Imanol Aleson azkoitiarra izan da nagusi, ibilbideari 41 itzuli eginda. Azken itzulia bakar-bakarrik egin du. 

Alesonek gaur goizaldean amaitu du Ibai-Ondo Backyard erronka, 40 orduz orduero 6,7 kilometroko ibilbidea osatu ostean. 6,7 kilometro 41 aldiz gauzatu ostean, guztira ia 275 kilometro egin ditu asteburuan. Igon Mancisidor Zumaiako bizilaguna izan da proban bigarrena; hark 40 itzuli egin dizkio ibilbideari.

(Argazkiak: Ibon Errazu)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide