Asergroup garaituta, Zarauzko plaieroetako finala jokatuko dute Latz Tabernako mutilek

Maddi Txintxurreta 2025ko api. 13a, 14:59

Latz Tabernako taldekideak, gustura, finalera sailkatuta. (Utzitakoa)

80. Hondartzako Futbol Txapelketako finalerdiak jokatu dituzte gaur goizean, eta Asergroup mendean hartzea lortu du Azkoitiko taldeak. Hortaz, Kopako finalerako txartela lortu du.

Latz Taberna taldeak Asergroupi 2-1eko markagailuarekin irabazi dio gaur 11:00etatik aurrera jokatu duten 80. Hondatzako Futbol Txapelketaren finalerdietako partidan. Garaipen horri esker, maiatzaren 10ean plaieroetako 29. Juan Irigaray Kopako finala jokatuko dute Azkoitiko mutilek. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide