Bermeoko gimnastika erritmikoko mazoetako txapelketan lehen postua lortu du Maite Rodriguezek

Nerea Uranga 2025ko api. 12a, 18:26

Zubiberri gimnastika erritmikoko Maite Rodriguez eta Aitana Sanchez Bermeoko Xixili txapelketan lehiatu dira gaur.

Maite Rodriguez gimnastak Bermeoko (Bizkaia) gimnastika erritmikako mazoetako modalitatean lehen postua eskuratu du gaur.

Zubiberri gimnastika erritmikoko bi kide aritu dira lehian Bermeoko Xixili txapelketan, eta biak mazoetan. Rodriguezek aurreneko postua lortu du eta Aitana Sanchez bosgarren sailkatu da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide