Matadero Ekintzakek aurrera jarraitzen du Udaberriko Bebarruko Jardunekin, eta egitasmoaren barruan, Euskal Herriko armen ekoizpena izan zuten hizpide atzo Matadeiko aretoan. Izan ere, Gasteizkoak talde antimilitaristak Conversión de la industria militar en Euskal Herria para no fabricar más guerras (Euskal Herriko industria militarraren birmoldaketa gerra gehiago ez fabrikatzeko) liburua aurkeztu zuen hainbat herritarren aurrean, eta kaleratutako lanaren haritik, armagintzari buruz hausnartzeko tartea hartu zuten han bildutakoek.
Gerran edo gatazka egoeran dauden herrialdeetara esporatzeko armen ekoizpenean ari diren Euskal Herriko erakundeen eta enpresen lana bildu du taldeak liburuan, eta Euskal Herriko armagintzak duen eragina ere jaso du.
Askotariko ekintzak egin dituzte azken asteetan Udaberriko Bebarruko Jardunen barruan, eta datorrenak musikari lotutakoak izango dira; maiatzaren 1ean, Les Conches Velasques, Ibon RG eta Garazi Navasen kontzertuak izango dira, eta maiatzaren 16an, Nize taldeak itxiko du aurtengo egitaraua.