Herritarrek odola emateko aukera izango dute etzi, astelehena, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Oraingo honetan, arratsaldez egingo dituzte odol ateraldiak, 16:30etik 20:30era artean.
Nahiz eta aurrez odola eman izan dutenek astelehenerako hitzordua adostuta izan, odola ematen hasi nahi dutenek edota odol ateraldiei buruzko informazio gehiago nahi dutenek 610 11 21 45 telefono zenbakira deitu beharko dute.
Hurrengo hitzordua, berriz, maiatzaren 19an izango da, eta orduan ere arratsaldez izango da odola emateko aukera, etziko ordutegi berean.