Koordinazio bilera egin dute Ertzaintzak, Udaltzaingoak eta Urola Erdiko udal ordezkariek

Ane Olaizola

Ertzaintzaren, Udaltzaingoaren eta Urola Erdiko udal ordezkarien bilera, atzo. (Azkoitiko Udala)

Ertzainek joan zen urteko arau hausteen estatistikak aurkeztu zizkien udaltzainei eta udal ordezkariei atzo, eta delitu ekintzen inguruko balorazioa egin zuten.

Gipuzkoako Ertzaintzaren lurraldeko buruzagitzak eta Urola Kostako ertzain etxeko buruek koordinazio bilera egin zuten atzo Urola Erdiko udal ordezkariekin eta udaltzainekin, iazko delitu ekintzen inguruko balorazioa eta azterketa egiteko. Besteak beste, Ana Azkoitia Azkoitiko alkateak parte hartu zuen batzarrean.

Hain zuzen, Ertzaintzak joan zen urteko arau hausteen estatistikak aurkeztu zituen, eta prebentzioaren eta plangintzaren inguruko gaiak ere izan zituzten hizpide. Dena den, Ertzaintzak ez ditu oraingoz datu horiek publiko egin. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide