Azkoitiko Anaitasuna mendi bazkunak mendiko lehen sorospen ikastaroa antolatu du Azkoitiko Gurutze Gorriarekin elkarlanean. Apirilaren 11n eta 26an egingo dituzte saioak Elkargunean. Batetik, datorren ostiralean, atal teorikoan sakonduko dute 17:00etatik 21:00etara bitartean, eta bestetik, hilaren 26an, saio praktikoa egingo dute, 09:00etatik 13:00etara.
Kasu desberdinak aztertu eta praktikan jarriko dituzte ikastaroan zehar, besteak beste, bihurdura edo haustura kasuak, zorabioak edota bero kolpeak, erreanimazio moduak nahiz erorketak egoerak landuko dituzte, baita GPSaren zein koordenaden erabileran sakondu ere.
Ikastaroa doakoa da, baina mendi bazkunak adierazi du nahitaezkoa dela aurrez izena ematea. Hori hala, izena emandakoei konpromisoa eskatu diete Anaitasunakoek. Honako lotura honetan dagoen galdetegian izen-abizenak, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa zehaztu beharko dituzte ikastaroan parte hartzeko interesa duten herritarrek.