'Kaixo, Frida' eta 'Tierra de nadie' filmak emango dituzte Baztartxon

Andoni Elduaien

'Tierra de nadie' filmaren irudi bat. (Filmaffinity)

Helduentzako filma zapatuan, igandean eta astelehenean ikusi ahal izango da, eta haurrentzako filma igandean.

Kaixo, Frida eta Tierra de nadie filmak emango dituzte larunbatetik astelehenera bitartean Baztartxo antzokian. Helduentzako Tierra de nadie filma hiru egunetan emango dute: zapatuan eta igandean 19:30ean hasiko da emanaldia, eta astelehenean, ikuslearen egunean, 20:00etan. Aldiz, haurrentzako Kaixo, Frida filma igandeko 17:00etan emango dute.

Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

Tierra de nadie filma:

Kaixo, Frida filma: 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide