Zabalik da Bi Minutu literatur lehiaketara lanak aurkezteko epea

Ane Olaizola 2025ko api. 8a, 11:52

Bi minutu lehiaketako iazko saridunak, epaimahaia eta antolatzaileak.

Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak bigarren urtez antolatu du emakumeei zuzendutako literatur lehiaketa. Maiatzaren 16ra bitartean aurkez daitezke bi minututan irarkur daitezkeen lanak.

Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak Bi Minutu literatur lehiaketa antolatu du bigarrenez, eta zabaldu du lanak aurkezteko epea ere. Iaz bezala, 16 urtetik gorako emakumeek parte har dezakete lehiaketan, eta bi minutu azpitik irakur daitezkeen testuak idatzi beharko dituzte horiek. Lanak aurkezteko azkenengo eguna maiatzaren 16a izango da, eta maxixatzen@maxixatzen.eus helbide elektronikora bidali beharko dira. Sari banaketa ekitaldia, berriz, ekainaren 6an, ostiralez, egingo dute.

Aurten, honako sari hauek banatuko ditu euskara elkarteak: irabazleak 500 euro jasoko ditu, bigarren sailkatzen denak 250 euro, eta hirugarrenak, 150 euro. Horrez gain, epaimahaiak gehienez beste zazpi aipamen berezi egiteko aukera izango du, kalitatezko testuak lehenetsiz. Horiek bina bonu jasoko dituzte, datorren urteko Geure Gelatik liburu azokan gastatzeko. Era berean, saridunek zein aipamena jasotzen dutenek emakume idazleen azokan horretan irakurriko dituzte beraien lanak. Maite Lopezek, Jasone Osorok eta Garbiñe Ubedak osatuko dute epaimahaia.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide