Euskal Hiriak Euskaraz egitasmoaren lehen irteera egin dute

Ane Olaizola

Euskal Hiriak Euskaraz egitasmoaren barruan, Bilbora egindako irteera. (Maxixatzen Euskaldunon Elkartea)

Bilbora egin dute lehen irteera, eta han parte hartu dutenek Gabriel Arestiren ibilbidea egin dute Xabier Monasteriok eta Karmelo Landak gidatuta.

Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak abiatu duen Euskal Hiriak Euskaraz egitasmoaren lehen irteera egin zuten hainbat herritarrek joan zen zapatuan. Bilbora joan ziren eguna pasatzera irteeran parte hartu zutenek, eta goizean Gabriel Arestiren ibilbidea egin zuten Xabier Monasteriok eta Karmelo Landak gidatuta. Bakalondoren, berriz, herrira itzuli ziren.

Elkarteak urtean pare bat egun pasa egitea aurreikusten du Euskal Herriko hirietara, betiere, euskara eta euskal kultura sustatzeko asmoz.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide