Anaitasuna mendi bazkunak Gure Txokoak Ezagutzen egitasmoaren barruko bigarren mendi irteera egin zuen herenegun, zapatua, Karakate eta Irukurutzeta mendietara. Hogei bat lagunek parte hartu zuten zapatuko mendi ibilaldian.
Elgoibarrera 07:45eko lineako autobusean joan ziren herritarrak, garraioa Julio Urkixo etorbideko geralekuan hartuta. Herrirako itzulera, berriz, oinez egin zuten. Guztira, 18 kilometro eta 900 metro positiboko desnibela zuen bidea osatu zuten mendizaleek, Elgoibar, Karakate, Kurutzebakar, Irukurutzeta eta Azkoitia lotuz.