Atzo, zapatua, atletismoko Euskadiko Txapelketa jokatu zuten Durangon (Bizkaia), aire libreko pistan, eta Xeyeko kirolariak ez ziren esku hutsik bueltatu etxera. Ane Bosch 16 urtez azpikoetan txapeldun izan zen 3.000 metroko proban, 10:45 denbora eginda ; eta Joseba Diaz ere bai, maila absolutuan, 10.000 metroko proban, 30:55 denbora eginda. Ibai Maizek, berriz, hirugarren egin zuen 18 urtez azpikoen 5.000 metroko proban, 17:44 denborarekin.