Iraurgi abesbatzak Aste Santuko kontzertu sakroa eskaini du parrokian

Aitziber Arzallus 2025ko api. 6a, 09:30

Iraurgi abesbatzako kideak atzo arratsaldean Azkoitiko parrokian. (Aitziber Arzallus)

Zazpi abesti kantatu dituzte elizara bertaratu diren herritarren aurrean. 

Azkoitiko Iraurgi abesbatzak Aste Santuko kontzertu sakroa eskaini zuen atzo, 20:00etan hasita, Andre Mariaren Jasokundeko parroki elizan. Honako zazpi abestiak kantatu zituen elizara bertaratu ziren dozenaka herritarren aurrean: Messe bréve in de major (Charles Gounod), Ave verum (Karl Jenkins), Notre Pére (Maurice Duruflé), Ubi Caritas (Ola Gjeilo), Oh! Inefable sacramento (P. Tafalla), Peccantem me quotidie (Cristobal de Morales) eta Bogoroditse Devo (S. Rachmaninoff).

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide