Nekazaritzako ibilgailuei ikuskapenak egiteko aukera izango da hilaren 28an

Julene Frantzesena

Traktore bat.

Bergarako azterketa guneko teknikariak eta unitate mugikorra arduratuko dira azterketa teknikoak egiteaz. 09:00etarako jarri dute hitzordua, Ugarte industrialdean.

Nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoak (IAT) egingo dituzte apirilaren 28an, astelehenez, Azpeitian. Bergarako azterketa guneko teknikariak eta unitate mugikorra arduratuko dira, hain zuzen ere, traktoreei, atoiei eta antzerako ibilgailuei azterketa egiteaz. 09:00etarako jarri dute hitzordua, Ugarte industrialdean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide