Berreskuratutako liburuen eta diskoen azokak Azkoitian egin du geldialdia

Ane Olaizola

Berreskuratutako liburu eta disko azoka, gaur, plazan. (Ane Olaizola)

13:30era bitartean plazako arkupetan egongo da Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak jartzen duen postua.

Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkartearen ekimenez egiten den berreskuratutako liburu eta disko azoka ibiltariak Azkoitian egin du geldialdia gaur, asteazkena. Betiko moduan, plazako arkupetan jarri dute postua, eta 13:30era bitartean egongo da zabalik.

Plazara joaten diren herritarrek liburuak eta diskoak erosteaz gain, etxean dituzten aleak uzteko aukera ere izaten dute han.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide