Etziko odol ateraldiak, goizez eta arratsaldez

Andoni Elduaien 2025ko api. 5a, 09:00

Pertsona bat odola ateratzen.

Goizez eta arratsaldez egingo dituzte odol ateraldiak etzi, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Herritarrek 09:30etik 13:00etara eta 16:30etik 20:30era izango dute horretarako aukera. Hurrengo hitzordua apirilaren 28an izango da, ordukoa arratsaldez.

Etzi, astelehena, odol emaileek edo emaile izan nahi dutenek horretarako aukera izango dute Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Odol emaileen elkarteak apirileko odol ateraldiak egingo ditu bi egun barru, oraingoan, ordutegi zabalarekin; izan ere, 09:30etik 13:00etara edo 16:30etik 20:30era emango dituzte ateraldietarako hitzorduak.

Nahiz eta aurrez odola eman izan dutenek astelehenerako hitzordua adostuta izan, odola ematen hasi nahi dutenek edota odol ateraldiei buruzko informazio gehiago nahi dutenek 610 11 21 45 telefono zenbakira deitu beharko dute. Aurreneko odol ateraldian, martxoaren 17koan, 87 odol poltsa bildu zituzten. Hala eta guztiz ere, Euskadiko Odol Emaileen Elkarteak odola ematera deitu dituzte herritarrak.

Dena den, datorren astelehenekoa ez da apirileko hitzordu bakarra izango. Apirilaren 28an, Aste Santuko oporraldiaren ostean, odola emateko aukera izango dute azkoitiarrek Elkargunean. Ordukoa arratsaldeko ateraldia izango da, eta beraz, 16:30etik 20:30era ariko dira erizainak odola ateratzen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide