Familiei zuzendutako hitzaldia eskainiko dute etzi zibersegurtasunari buruz

Andoni Elduaien

Pertsona bat ordenagailuarekin. (Freepik)

18:00etan hasiko da saioa, Elkarguneko Oteiza aretoan. Gurasoei eta horien seme-alabei zuzendutako hitzordua izango da, eta denei elkarrekin jarraitzeko gomendioa egin diete.

Etzi, osteguna, zibersegurtasunari buruzko hitzaldia izango da Elkarguneko Oteiza aretoan. 18:00etan hasiko da udalak, Jaso burue! taldeak eta Jaurlaritzak antolatutako saioa. Hitzaldia guraso diren herritarrei eta horien seme-alabei zuzendutakoa izango da. Gainera, gomendioa egin diete horiei guztiei solasaldia elkarrekin jarrai dezaten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide