Maite Larrañagak Euskadiko karate txapelketa irabazi du

Andoni Elduaien

Larrañaga, erdian, podiumeko lehen koskan. (Utzitakoa)

Iaz bezala, Kanku karate taldeko azkoitiarrak urrezko domina eskuratu du aurten ere. Atzo, Zornotzan irabazi zuen 8. Master Kopa izeneko txapelketa.

Azkoitiko Kanku karate taldeko Maite Larrañagak Euskadiko karate txapelketa irabazi zuen atzo, igandea, Zornotzako (Bizkaia) Amorebieta IV.a frontoian. Kata modalitatean parte hartu zuen karateka azkoitiarrak, eta urrezko domina bereganatu zuen beteranoen mailan. Iaz bezala, aurten ere Euskadiko txapelketa irabaztea lortu du Larrañagak.

Iosu Cuendek ere parte hartu zuen proba, modalitate eta adin tarte berean, eta hark ere emaitza txukuna batu zuen.

Kankuko ordezkariak Larrañagarekin eta Cuenderekin. (Utzitakoa)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide