Janire Igoak Gipuzkoako PSE-EEren batzorde exekutiboan jarraituko du

Ane Olaizola

Igoa, atzo, Gipuzkoako PSE-EEren X. Kongresuan. (PSE-EE)

Alderdiak Gipuzkoako karguak berritu zituen atzo Donostian egin zuen biltzarrean, eta azkoitiarrak batzorde exekutiboko ordezkari izaten jarraituko du beste lau urtez.

Gipuzkoako PSE-EEk X. Kongresua egin zuen atzo Donostian, eta lurraldeko 150 ordezkariek karguak hautatu zituzten biltzar horretan. Botoen %98,5 jasota, Jose Ignacio Ansensiok jarraituko du idazkari nagusi lanetan, eta zenbateko beraren babesarekin berritu du alderdiak batzorde exekutiboa ere; hain zuzen, Janire Igoa Azkoitiko Udaleko PSE-EEren bozeramaileak batzorde horretako ordezkari izaten jarraituko du beste lau urtez. Hark X sare sozialean adierazi duenez, "ohorea" da "etorkizun hobe baten alde elkarrekin" lan egin segitzea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide