Holz und Belch musika elektronikoaren antolatzaileek bilera egingo dute etzi, asteazkena, apirilak 2. Maiatzaren 1etik 3ra bitartean egingo dute aurten jaialdia, eta antolaketa lan batzuetarako laguntzeko prest dauden edo egon daitezkeen boluntarioekin egingo du bilera etzi, Elkargunean. 19:00etan hasiko dute bilera eta laguntzeko prest dagoen herritar orok izango du bertaratzeko aukera.