Anaitasuna mendi bazkunak bertan behera utzi du asteburuan Pirinioetara egitekoa ziren irteera

Andoni Elduaien 2025ko mar. 29a, 10:36

Castillo de Acher mendia. (Wikipedia)

Eguraldi kaskarra egokitu zaie astebururako, eta horregatik, herriko mendi taldeak Pirinioetarako irteera ez egitea erabaki du.

Anaitasuna mendi bazkunak bertan behera utzi du asteburuan Pirinioetara egitekoa ziren mendi irteera. Eguraldi makurra dela eta hartu du herriko mendi taldeak erabaki hori. Gaur, Castillo de Acher (2.364 metro) mendira ziren joatekoak, eta bihar, igandea, Agüerri (2.249 metro) tontorrera.

Aurtengo hirugarren ibilaldia ziren egitekoa Pirinioetara, baina, behinik behin, ez dute gaur eta bihar artean egingo. Irteeraren inguruko zalantzak argitzea edota informazio gehiago nahi dutenek, anaitasunamb@gmail.com helbidera idatz dezakete.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide