Eduki babestua

Floreaga ikastetxeak ireki du haur eskolako matrikulazio epea

Erredakzioa 2025ko api. 21a, 08:37

Floreagako haur eskola.

2025-2026 ikasturtea Floreaga ikastetxean hasi nahi duten haurren gurasoek maiatzaren 16ra arte dute izena emateko aukera.

Floreagako haur eskolak matrikulazioa egiteko epea zabaldu du dagoeneko. 2025-2026 ikasturtea Floreagan hasi nahi duten haurren gurasoek maiatzaren 16ra arte dute izena emateko aukera. Ikastetxeko arduradunek aurreratu dutenez, Floreagako haur eskola "11 hilabetez dago zabalik: irailetik uztailaren amaierara arte, baita bi urteko umeentzat ere. Goizeko 07:30etik arratsaldeko 17:00etara dago irekita".

Informazio gehiago nahi dutenek floreaga@floreaga.eus posta elektronikora idatzi dezakete mezu bat edo 943-85 30 43 telefono zenbakira deitu.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide