Taldez Talde emanaldiak igandean amaituko dira, Iraurgi eta Bizkargi abesbatzen kontzertuarekin. Etzi, igandea, Kontzejupean eskainiko dute bi abesbatzek emanaldia, 12:30ean hasita. Abesbatzak banaka ariko dira aurrena, eta emanaldia ixteko, elkarrekin abestuko dute kanta bat.
Bizkargi abesbatzak, Maje Larrañagak zuzenduta, Mundu berri bat nahi nuke, Canon des Scats, Bring me little water, Silvy, Every breath you take eta Horrelako abestiak eskainiko ditu. Haurrei laguntzen, gainera, Itxaso Alberdi arituko da pianoarekin. Iraurgi abesbatzak, bestalde, Locuras, Goiko mendian eta Hiru txitoa abestiak kantatuko ditu; Iñaki Maidagan arituko da helduen abesbatza zuzentzen. Emanaldia amaitzeko, bi abesbatzek Kanbon palangak pagoz abestia abestuko dute.