Plazan elkartuko dira bihar arratsaldean presoen eta iheslarien eskubideen alde

Andoni Elduaien

Otsailean eliz atarian egin zuten elkarretaratzea, inauteriak zirela eta. (Azkoitiko Sare)

Azkoitiko Sarek deituta, herriko plazan egingo dute hileko azken ostiraleko mobilizazioa. 19:30erako jarri dute hitzordua.

Euskal presoen eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo dute bihar, ostirala. Martxoko azken ostirala izanik, herriko plazan egingo dute bilkura. 19:30ean hasiko da Azkoitiko Sare Herritarrak deitutako kontzentrazioa, eta herritarrei bertan parte hartzeko deia egin die erakundeak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide