Babes Sareak parkinsonari buruzko hitzaldia antolatu du astelehenerako

Ane Olaizola 2025ko mar. 26a, 11:55

Alzheimerraren ondorioak jasan behar dituzten familientzako boluntarioz osatutakosarea eratu zuten hilaren 13an, eta oraingoan, parkinsona izango dute hizketagai. Deparkel elkarteak eskainiko du solasaldia.

Azkoitian osatu berri duten Babes Sareak bigarren saioa antolatu du datorren astelehenerako, hilaren 31rako. Oraingo honetan, parkinsonaren inguruan hitz egiteko elkartuko dira, eta horretarako, Deparkel Debabarreneko parkinson elkarteak hitzaldia eskainiko du, 17:30ean, Elkarguneko Oteiza aretoan.

Alzheimerraren ondorioak jasan behar dituzten familientzako boluntarioz osatutako babes sare bat osatzeko asmoz, herritar batzuek Afagi elkartearen formazioa prestatu zuten hilaren 13an. Orain, berriz, parkinsona izango dute hizketagai.

Antolatzaileek hurrengo pausoak azalduko dituzte hitzaldiaren ondoren. Dena den, azpimarratu dute hara joateak ez duela inor ezertara derrigortzen, eta interesa duen edonor bertara daitekeela. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide