Oinarrizko produktuen bilketa egingo du Kontseilu Sozialistak bihartik etzira

Andoni Elduaien

Produktuen bilketa Azkoitian. (Kontseilu Sozialista)

Eroski txikia eta BM saltokien atarian jarriko dituzte mahaiak Kontseilu Sozialistako kideek. Bihar, arratsaldez egingo dute bilketa, etzi, goizez eta arratsaldez, eta zapatuan, goizez.

Kontseilu Sozialistak oinarrizko produktuen bilketa handia egingo du Azkoitian bihartik etzira; Eroski txikiaren eta plazako BM saltokiaren atarian jarriko dituzte mahaiak. Ostegunean, 18:00etatik 20:00etara egingo dute bilketa; ostiralean, 10:00etatik 13:00etara nahiz 18:00etatik 20:00etara; eta azkenik, larunbatean, 10:00etatik 13:00etara.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide