Bederatzi film eskainiko dituzte apirilean Baztartxon

Ane Olaizola

'Kaixo, Frida', apirilean Baztartxon euskaraz emango duten filma.

Helduentzako sei film emango dituzte Baztartxo antzokian, eta horietatik bi izango dira Zinetogram taldeak antolatutako zineforum saioak. Haurrentzako, berriz, hiru film eskainiko dituzte.

Baztartxok jakinarazi du bihar hasiko den hil berrian, apirilean, eskainiko dituen filmak zeintzuk izango diren. Bederatzi lan ikusi ahal izango dira guztira: programazio komertzialean, helduentzako lau eta umeentzako hiru film ikusteko aukera izango da; horrez gain, Zinetogram taldeak antolatuta, bi zineforum saio egingo dituzte.

Helduentzako filmen artean, honako hauek eskainiko dituzte: Una ballena, Tierra de nadie, La huella del mal, Faisaien irla, Bodegón con fantasmas eta Misericorde. Azken bi horien emanaldiak zineforumak izango dira. Haurrentzako eskaintza, berriz, Kaixo, Frida, Diplodocus eta Minecraft filmek osatuko dute.

Hona hemen Baztartxoko apirileko zine programazioa: 

  • Apirilak 6 eta 7: Una ballena.
  • Apirilak 8: Bodegón con fantasmas.
  • Apirilak 12, 13 eta 14: Tierra de nadie.
  • Apirilak 13: Kaixo, Frida.
  • Apirilak 19, 20 eta 21: La huella del mal.
  • Apirilak 20: Diplodocus.
  • Apirilak 22: Misericorde.
  • Apirilak 27 eta 28: Faisaien irla.
  • Apirilak 27: Minecraft. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide