Asteburuan ospatu da Malagako (Espainia) Zinema Jaialdiaren 28. edizioa, eta Izibene Oñederrak zuzendu duen Etorriko da (eta zure begiak izango ditu) animaziozko filmak epaimahaiaren aipamen berezia jaso du Animazine film laburren sail ofizialean.
Oñederraren film lehiatu da aurrez ere beste jaialdi batzuetan: iaz, Donostiako 72. Zinemaldian, Zabaltegi-Tabakalera sailean aurkeztu zuen hark lana, eta animaziozko zinemaren Annecyko jaialdian ere lehiatu zen. Era berean, 2024ko Kimuak katalogoa osatu duten zazpi lanetako bat da Etorriko da (eta zure begiak izango ditu) film laburra.
Komunitate batek ingurumen krisi baten ondorioz jasaten duen kolapsoa erretratatu du zuzendariak azken lanean. Errealitate berri horretan, biztanle pribilegiatuek oraina gozatzean oinarritutako bizimodu hedonista izango dute, eta bizirik irautea izango dute helburu gainerakoek.