Datorren astelehenean nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoak egingo dituzte Azkoitian

Andoni Elduaien

Traktore bat lanean. (Freepik)

Datorren astelehenean egingo dituzte ikuskapenak Ugarte industrialdearen parean. Azterketak egitera Bergarako unitate mugikorreko kideak joango dira.

Apirilaren 7an hasi ziren Urola Kostan nekazaritzako ibilgailuen aldizkako ikuskapenak egiten. Herriz herri ari dira harrezkero ibilgailuen azterketa teknikoak egiten Bergarako (Gipuzkoa) zentroko unitate mugikorreko kideak. Azkoitian datorren astean egingo dituzte ikuskapen horiek. Hain justu, hilaren 28an, astelehenez, Ugarte industrialdean ariko dira azterketak egiten 09:00etatik aurrera. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide