Anaitasuna mendi bazkunak Gure Txokoak Ezagutzen egitasmoko aurreneko irteera egin zuen herenegun, zapatua, Aizarna ingurura. Hogei bat lagunek parte hartu zuten 14 kilometroko eta 600 metroko desnibel positiboa zuen mendi ibilaldian. Hain justu, Zestoa, Ertxina koba, Santa Engraziako ermita, Aizarna, Akua eta Zestoa lotu zituzten mendizaleek.
Gure Txokoak Ezagutzen egitasmoko bigarren irteera bi aste barru, apirilaren 5ean, egingo dute. Bigarren hitzordu horretan Karakate eta Irukurutzeta mendietara egingo dute ibilaldia. Aurrerago jakinaraziko dute irteera horri lotutako informazioa.