Oier Elorzak UZ Trail lasterketa irabazi du

Ane Olaizola 2025ko mar. 23a, 18:41

Oier Elorza erdian eta Julen Aramendi eskuinean, UZ Trailen podiumean. (Otamotz)

Mendiko hiru proba jokatu dituzte gaur goizean Zumarragan eta Urretxun, eta Elorza proba nagusian nagusitu da; Julen Aramendi azkoitiarra, berriz, hirugarren sailkatu da proba horretan.

UZ Trail lasterketaren hiru proba jokatu dituzte gaur goizean Urretxu eta Zumarraga (Gipuzkoa) artean, eta lasterketa nagusian, 23 kilometrokoan, Oier Elorza azkoitiarra izan da garaile. Korrikalariak 2.10.11 denbora behar izan du ibilbidea osatzeko, eta hark beste azkoitiar batekin osatu du podiuma; izan ere, Julen Aramendi hirugarren sailkatu da (2.13.58), Beñat Ibañezen atzetik.

Emakumeetan, Ainara Uribarri oñatiarra nagusitu da, eta hark bigarren sailkatu den Sarah Ugarterekin eta hirugarren egin duen Ainhoa Intxaustirekin osatu du podiuma.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide