Berdinki konpainiak 'Leinu' ikuskizuna eskaini du Baztartxon

Ane Olaizola 2025ko mar. 23a, 09:09

'Leinu' ikuskizunaren une bat. (Ane Olaizola)

Irati Gonzalez eta Koldo Arakistain artistek gurasotasunaren inguruko gogoeta taularatu zuten gorputzen oreka-derokera jolasen bidez Baztartxon, eta dozenaka lagun bildu ziren haiek ikusteko. 

Berdinki konpainiak Leinu ikuskizuna eskaini zuen atzo arratsaldean Baztartxo antzokian, eta konpainia osatzen duten Irati Gonzalez eta Koldo Arakistain artistek gurasotasunaren inguruko gogoeta taularatu zuten gorputzen oreka-derokera jolasen bidez, dozenaka lagunen aurrean; besteak beste, zirku garaikide konpainia horretako kideek guraso izateko nahiak bikoteengan sor ditzakeen krisi egoerak, zalantzak zein beldurrak jorratu zituzten emanaldian. 

Bi artistak 2017. urteaz geroztik dabiltza hainbat proiektutan elkarlanean; besteak beste, Asvinenea arte eszenikoen laborategian, Gure Zirkuaren lehen bi biretan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren (EOS) Musika gela egitasmoan eta Oreka TXren Xarma ikuskizunean. Dena den, Gonzalezek eta Arakistainek ez zuten sortu konpainia 2019. urtera arte. Urte horretan bertan aurkeztu zuten Mikra izeneko lehen lana.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide