Erortzea saihesteko ikastaroa eskainiko dute 60 urtetik gorako herritarrentzat

Andoni Elduaien 2025ko mar. 21a, 08:48

Gizon bat bastoia eskuetan duela. (Freepik)

Apirilaren 2an, asteazkenez, egingo dute ikastaroa Elkargunean. Saioan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aurrez anbulatoriora telefonoz deituta.

Azkoitiko Udalak eta Osakidetzak lurrera erortzea saihesteko ikastaroa antolatu dute apirilaren 2rako. 60 urtetik gorako herritarrek bi ordu eta erdiko saioa egingo dute asteazken horretan, Elkarguneko Oteiza aretoan. Hain justu, 10:00etatik 12:30era bitartean egingo dute ikastaroa.

Dena den, saioan parte hartu nahi duten herritarrek izena eman beharko dute aurrez. Horretarako nahiz bestelako informazioa jasotzeko, Azkoitiko anbulatorioko 943-00 76 10 telefono zenbakira deitu beharko dute herritarrek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide